Aizkorrin Barrena azkenean 08:00etan aterako da
Tren ordutegia aldatu egin dute, eta martxa luzearen irteera hasierako orduan mantentzea erabaki dute antolatzaileek.
Igandean Brinkolan egitekoa den Aizkorrin Barrena mendi martxaren antolatzaileek hasierako ordutegira itzuli dira azkenean, eta 08:00etarako jarri dute Zanpa-Zapan ibilaldi luzearen irteera ordua. Azken momentuko tren ordutegien aldaketak eragin die berriz ere jatorrizko irteera ordura itzultzea.
Beraz, Zanpa-Zanpa martxa luzea 08:00etan aterako da tren geltoki ondotik, eta Tipi-Tapa martxa laburra 09:00etan.
Hauek dira Legazpitik Brinkolara trenez joateko ordutegiak:
– Martxa luzerako: 07:35ean (Brinkolara 07:42ean iritsiko da)
– Martxa motzerako: 08:30ean (Brinkolara 08:36ean iritsiko da)
Bestetik, eguraldia lainotuta egongo dela eta 15-19 gradu tarteko tenperatura izango dela jakinarazi dute.













