Altzagan San Migel eguna ospatzen ari dira
Herri bazkarian elkartu dira altzagarrak, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin, eta Imanol Insausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin.
Aurtengo jaietako azken eguna dute gaur Altzagan, San Migel eguna. 13:00etan meza izan ondoren, eta elkartean bazkaltzen eseri aurretik, Imanol Intsausti eta Iñaki Larrañaga trikitilarien, eta Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi bertsolarien jarduna izan dute.
Arratsaldean ere bigarren saioa izango dute, bertsolarien saioa, Mikel Urteaga beasaindarrak gidatuta.
















