Heriotzari eta doluari buruzko hitzaldia Legazpin
Bi gai horiek haurren hezkuntzan eta literaturan nola lantzen diren azalduko du Txabi Arnal idazleak eta irakasleak, urriaren 2an, Kultur Etxean. Olamendi eskola publikoak antolatu du.
Olamendi Eskola Publikoak antolatuta (lehengo Domingo Agirre), haurren artean heriotza eta dolua nola lantzen den azaltzeko hitzaldia egingo dute Legazpin datorren asteko ostegunean, urriak 2. Gurasoei eta hezkuntzako profesionalei dago zuzenduta.
Hitzaldia Txabi Arnalek egingo du, 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian, Heriotza eta dolua haurren hezkuntzan… eta literaturan izenburupean. Sarrera librea da, aretoa bete arte.
Txabi Arnal ipuin idazlea da, eta haur eta gazte literaturako irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza eta Literaturako Didaktika Sailean.













