Lenbur Fundazioaren erakusketa, bideoan
'Iraganera bidaia. Objektuak gizartearen isla' Txillida Lantokiko Fabrika gunean dago ikusgai. Eguneroko objektuen bidez garai bateko gizartea nolakoa zen ezagutu daitekeela erakutsi nahi du.
Lenbur Fundazioak antolatutako Iraganera bidaia. Objektuak gizartearen isla izenburuko erakusketa ikusteko aukera dago oraindik, igandera arte, urriak 5. Garai bateko objektu arrunten bidez iragana ezagutzea proposatzen dute bertan, eta Gotzon Aranburuk bideoan jaso ditu bertan ikusgai dauden gauza horietako batzuk.
Erakusketa Txillida Lantokia museoan dago, Fabrika izeneko gunean, eta ostiraletik igandera bitartean bisitatu ahal izango da: ostiralean 17:00etatik 19:00etara, larunbatean 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara, eta igandeetan 11:30etik 13:30era. Sarrera doan da.













