Ordiziako Lutxi Irazi gunean, elikadura burujabetzaz
Elikadura burujabetzari buruzko aldizkari, ikerketa eta liburu ugari jarri dituzte herritarren eskura, bertan irakurri edo etxera eramateko.
Ordiziako Lutxi Irazi gunean prestatu dute urriko Txoko Berezia. Hilabete honetako gaia, elikadura burujabetza da, eta aldizkari, ikerketa eta liburu ugari jarri dituzte herritarren eskura, bertan irakurri edo etxera eramateko.
Ordutegia ondorengoa da: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara eta astearte, ostegun eta larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara.













