Ordiziatik Sara etxera bisitan
Hitzaro euskara elkarteak antolatu du, urriaren 31n. Izena eman behar da urriaren 22a baino lehen.
Jose Migel Barandiaranen langela, Sara etxean.Aimar Maiz Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak ikasturte berriko lehen irteera antolatu du urriaren 31n, Jose Migel Barandiaran zenaren Ataungo Sara etxera. Talo tailerra ere egingo dute.
Urriaren 31n 09:30ean hartuko dute autobusa Ordiziako Garagartza plazako autobus geltokian.
Aurrez eman behar da izena, urriaren 22a baino lehen: 609818017 – hitzaro@gmail.com.
Prezioa, 5 euro da. Dena den, Mintzalagunentzat, AEK euskaltegiko ikasleentzat eta Hitzaroko bazkideentzat dohainik da.













