Telleriarten da Legazpi Auzoetatik udal ekimenaren hurrengo bilera
Ostegunean izango da, Arrizabala auzo elkartearen egoitzan, 18:00etan. Mirandaola eremurako prestatzen ari diren plana aurkeztu diete auzotarrei.
Udako etenaldiaren ondoren, Legazpiko Udalak berriz ere heldu die Legazpi Auzoetatik bilerei, eta Telleriarten jarri du hurrengo hitzordua. Ostegunean izango da auzo honetako bileran, 18:00etan, prozesuko saioek urte amaierara arte jarraituko dute: hurrengoa Telleriarten izango da, 18:00etan, Arrizabala auzo elkartearen egoitzan.
Telleriarteko bilera honetara udal agintariak eta teknikariak joango dira, eta auzoari buruz auzotarrek dituzten kexak eta iradokizunak jasotzeaz gain, Mirandaolako eremua hobetzeko idazten ari den plana ere aurkeztuko dute. Mirandaolako Paisaiaren Ekintza Plana da, eta horren inguruan parte hartze prozesu espezifikoa egingo du, herritarren ekarpenak jasotzeko. Hala ere, eremu hori Telleriarten kokatzen denez, auzotarrei plan horren helburuak eta laster egingo den parte hartze prozesua aurkeztuko dizkiete.
Bileraren amaieran, ohi den bezala, mokadu bat banatuko dute, “parte hartzaileen arteko bizikidetza eta elkarrizketa sustatzeko” helburuz.
Hurrengo bilerak
Telleriarteko bileraren ondoren, beste hiru egingo ditu udalak herri osoko erronda amaitzeko. Urriaren 30ean San Ignazio auzoan egingo du, azaroaren 27an erdialdean, eta abenduaren 18an San Joanen eta Laubiden.













