‘Azpijokoa Azpiazun’ eleberriaren aurkezpena, ostegunean Ataunen
18:30ean izango da Oargin, Torto Gazte Asanbladak antolatuta. Ondoren, pintxo-potea ere izango dute.
Iñaki Dorronsoro, bere lehen eleberria esku artean duela. Hitza Ataungo Torto Gazte Asanbladak hitzordu berri bat jendarteratu du ostegun honetarako; Iñaki Dorronsoro ataundarrak orain hilabete batzuk argitaratutako Azpijokoa Azpiazun lehen eleberriaren aurkezpena egingo dute Oargin arratsaldeko 18:30ean. Osteguna dela aprobetxatuta, gainera, pintxo-potea ere egingo dute herriko gazteek bertan.













