Euskara doan ikasteko aukera Ordizian
Euskaraz Bizi kanpainaren barruan, aurten ere euskara ikasi edo maila hobetzeko ikastaroak doan eskainiko ditu Ordiziako Udalak.
'Euskaraz Bizi' kanpainaren aurkezpena.Ordiziako Udala. Euskaraz Bizi kanpainaren barruan, aurten ere euskara ikasi edo maila hobetzeko ikastaroak doan eskainiko ditu Ordiziako Udalak. Izan ere, matrikularen %100a itzuliko diete Ordizian erroldatutakoei, 500 eurotik beherako ikastaroetan.
Bestalde, matrikularen %85a itzuliko zaie Ordizian erroldatu gabe egonagatik, baldin eta Ordizian dauden eta euskara plana duten enpresetako arduradun eta enplegatuak badira, euskara hitzarmena sinatu duten Ordiziako merkatal establezimenduetako arduradun eta enplegatuak badira; edo euskara sustatzeko hitzarmena sinatu duten Ordiziako kirol taldeetako kirol begirale edo entrenatzaileak badira.
Diru laguntza horiek jasotzeko bi baldintza bete beharko dira: 16 urte baino gehiago edukitzea eta %80ko asistentzia izatea klaseetan. Udalak jakinarazi duenez, gehienez urtean 500 euro jaso daitezke, eta barnetegien kasuan 650 euro.
Informazio gehiago Euskara Zerbitzuan eskuratu daiteke: 943 80 56 22.
Euskara ikasteko ondorengo aukerak proposatu ditu udalak: Ordiziako (943889174 – ordizia@aek.eus) eta Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegietan (943 02 81 00 – euskaltegia@beasain.eus), eta Lazkaoko Maizpiden (943889231 – lazkao@maizpide.eus).
Euskara erabiliz ikasi nahi dutenek, berriz, Mintzalaguna aukera ere badago Ordizian. “Euskara ikasten ari bazara, ahaztuxea baduzu, praktikatu nahi baduzu, euskaraz baldin badakizu eta aurrekoei erabiltzeko aukera eskaini nahi badiezu… eman ezazu izena Mintzalaguna egitasmoan”.
Izen-ematea urrian egingo da, Hitzaro euskara elkartean (hitzaro@gmail.com – 943 16 23 66 – 609 818 017).













