Iratzarriko kideak Toledora joango dira urrian
Hiru egunetako irteera izango da, eta joan nahi dutenek urriaren 1ean, ostegunean, eman behar dute izena. Puy de Fou parke tematikora ere joango dira.
Iratzarriko kideak, aurtengo ekainean Zamorara egindako bidaian, Toro herrian.Iratzarri Iratzarri emakume elkarteak ikasturte berriko lehen irteera egingo du urriaren 22tik 24ra, Toledo eta Puy du Fou parkera. Bihar, urriak 1 izango da izena emateko eguna, San Ignazio auzoko eskola zaharretan duten egoitzan, 16:00etatik aurrera.
Plazak mugatuak dira, eta zozketa bidez aukeratuko dira partaideak. Banaka edo binaka eman daiteke izena.
Legazpitik urriaren 22an, asteazkena, aterako dira, Toledoko Torrijos herrira joateko. Handik Toledo hirira joango dira, eta bisita gidatua egingo dute. Hurrengo egunean, Puy du Fou parke tematikora egun osoko irteera egingo dute. Puy du Fou XVI. mendean girotutako parke tematikoa da; artistez, artisau-tailerrez, animaliaz eta gune naturalez beteta. Ostiralean, goiz librea izango dute, Toledo hiria bisitatzeko. Hotelean bazkaldu ostean, Legazpira itzuliko dira
Prezioa 380 eurokoa da, eta dena ordaindu beharko da izena ematean. Prezioan sartuta daude autobusa, bi gau hotelean hotelean otordu guztiekin, Puy du Fou parkeko sarrera eta ikuskizuna, oinarrizko asegurua eta gidari laguntzailea eta Toledoko tokiko gidaria.













