Ordizian Tximistako zubian errail bat itxita
Zaldibia bideko obrak ere egiten ari da Gipuzkoako Ur Kontsortzioa.
Ordiziako Tximistako zubia.Loinaz Agirre. Urriaren 8a arte, Ordizian, Tximista pareko zubiko errail bat itxita egongo dela jakinarazi du udalak, Gipuzkoako Ur Zerbitzuak bertan egiten ari den obra amaitzeko lanak burutzeko.
Bestalde, Zaldibia bideko obrak ere egiten ari da Gipuzkoako Ur Kontsortzioa. Ur hornidurako 614 metro linealeko gutxi gora beherako luzerako hodien instalakuntza egingo du, eta Txingudi etxadia 1 eta 2 inguruko ur beltzen sarea ere berrituko dute. Construcciones Egurki Eraikuntzak SL enpresak egingo ditu lanak 204.457,91 €+ BEZ-a.
Azarorako lanak eginda egotea aurreikusten da.













