Trikornio txapelketa larunbatean jokatuko da
Saskibaloia, eskubaloia eta futbola uztartzen dituen norgehiagoka LH5etik DBH2ra bitarteko ikasleentzat da. Osteguna da izena emateko azken eguna.
Iazko Trikornio txapelketako partaideak eta Sorgintxuloko kideakSorgintxulo Aurten ere jokatuko da Trikornio txapelketa Legazpin. Eskubaloia, saskibaloia eta futbola uztartzen dituen txapelketa urriaren 4an, larunbatean izango da. Olamendi eskolako kantxan (lehengo Domingo Agirre) jokatuko da, eta LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2.mailako ikasleei zuzenduta dago. Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatu du, Sorgintxulo aisialdi taldearen bidez.
Trikornio txapelketak euskaraz aritzea, kirola eginez ondo pasatzea, herriko beste gazteekin harremanak izatea eta arauak errespetatzea ditu helburu.
Bi liga
Iaz bezala, bi liga egingo dira. Bata, LHko 5. eta 6. mailako ikasleentzat izango da, eta bestea, DBHko 1. eta 2. mailakoentzat. Partidak 09:00etan hasiko da, baina kirolariak 08:30ean agertu beharko dira Olamendiko kantxara, antolaketa eta arauen berri izateko.
Txapelketa 14:00etan amaituko, da eta partaide guztiei opari txiki bat emango zaie. Talde irabazleek sari berezia ere izango dute.
Trikornio txapelketak arrakasta handia du. Urtetik urtera, gainera, gero eta handiagoa da nesken partaidetza.
Izen-ematea
Txapelketarako izen-ematea online egingo da, udalaren legazpi.eus webgunearen bidez. Guraso batek egin beharko du, parte hartuko duen taldeko kide guztien izen-abizenak emanda. Taldeak gutxienez zazpi partaide eta gehienez hamar izango ditu.
Osteguna, urriaren 2a da izenak emateko azken eguna, 14:00ak arte.
Izena eman gabe geratzen baldin bada baten bat eta parte hartu nahi badu, egunean bertan 08:30ean agertu beharko da kantxara.
Baten batek aurretik izena eman ez badu, baina egunean bertan ekintzan parte hartu nahi badu, 8:30ean agertu beharko da.













