'Begirada kritikoak, diskurtso ukatzaileak' lanketa egingo dute Itsasondon
12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako bi saio dira. Itsasondoko gazteez gain, Goierrikoei ere parte hartzeko dei egin diete.
Itsasondoko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, 12-16 urte bitarteko gazteekin Begirada kritikoak, diskurtso ukatzaileak gaiak lantzeko bi saio antolatu ditu. Interede-ko kideek dinamizatuko dituzte.
Lehenengo saioa, urriaren 17an izango da, 18:00etatik 20:00etara, Itsasondoko Gaztelekuan. Bertan, pentsamendu kritikoa, gorroto diskurtsoak eta diskurtso antifeministen inguruan jardungo dira.
Pentsamendu kritikoaren atalean, informazioa aztertzeko, alborapenak identifikatzeko eta argumentu oinarrituak eraikitzeko trebetasunak garatzea lantzea da helburua.
Gorroto eta negazionismo diskurtsoarenarekin, berriz, indarkeriak eta desberdintasunak minimizatzen edo justifikatzen dituzten diskurtsoetan erabilitako estrategiak identifikatuko dituzte.
Eta Diskurtso antifeministak atalean, azkenik, genero berdintasunari erasotzen dioten narratiben analisia eta horiek desegiteko ikuspegien sustapenaz hitz egingo dute.
Bigarren saioa, azaroaren 7an izango da, ordu eta toki berean. Saio horretan Scape Box baten bidez gai berdinetan sakonduko dutela aurreratu dute.
“Goierriko gazteei dei egin nahi diegu saio hauetan parte hartu dezaten. Gaiak, sakonak izan arren, metodologikoki oso dinamikoki landuko dira”, diote udaletik. Dohainik dira.













