Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearen diru bilketa gaur, Legazpin
Ikerketa onkologikorako eta elkartearen doako zerbitzuak sustatzeko erabiliko da biltzen duten dirua.
Legazpin azoka eguna baliatuz, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak diru bilketa egiten ari da, goizean zehar. Herriko hainbat puntutan jarri dituzte mahaiak, eta eguerdira arte egongo dira bertan boluntarioak.
Biltzen duten dirua ikerketa onkologikorako eta elkartearen doako zerbitzuak sustatzeko erabiliko da.













