Ordizientzia dator, hiru hitzaldi eta kale erakusketarekin
Lemniskatak antolatuta Asier Gomez Olivencia, Oskar Gonzalez Mendia eta Javier Armentiaren hitzaldiak izango dira Barrenan, urrian. '24 emakume' erakusketa Nikolas Lekuona plazan jarriko dute.
Oskar Gonzalez Mendia. Lemniskata Goierriko Zientzia sare herrikoiak Ordizientzia zikloa antolatu du. Urriaren 10ean, 17an eta 24an, hitzaldi banatu izango dira 19:00etan, Barrenan:
Urriak 10: Javier Armendia zientzialariaren eta zientzialari dibulgatzaile gasteiztarraren Marchando unos eclipses! hitzaldia, 19:00etan, Barrenan. Armendia, astrofisikan trebatua, ikertzaile eta irakasle izan zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean 1984 eta 1990 artean. Iruñeako Planetarioa zuzendu du 1990etik 2024ra, eta Pentsamendu Kritikoaren Aurrerapenerako Elkartearen buru izan da.
Ohiko kolaboratzailea komunikabideetan (prentsa, irratia eta telebis- ta), sare sozialez gain. Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Pompeu Fabra Unibertsitatearekin komunikazio eta kultura zientifikoko hainbat master eta graduondoko titulu irakasten ditu. NAUKAS dibulgazio-plataforma bezalako proiektuetan laguntzen du, 2012tik ere Iruñean ‘Ciencia en el Bar’ antolatuz. Zientzia, teknologia eta berrikuntzako aniztasun afektibo- sexualerako eta genero-aniztasunerako PRISMA elkarteko lehendakariordea da.
Marchando unos eclipses! hitzaldian “eklipseen historian barrena bidaiatuko dugu, zortzi hilabete pasatxori begira; izan ere, 2026ko abuztuaren 12an eguzki- eklipse oso bat ikusi ahal izango dugu gure lurretatik, Iberiar Penintsulan lanpetuta izango gaituen hainbatetatik lehena. Nola prestatu?”.
Urriak 17: Oskar Gonzalez Mendia laudioarrak Margo paleta baten barrena: olio pinturaren kimika gaia izango du hizpide, 19:00etan, Barrenan. Kimikaria eta kimika analitikoan doktorea da Gonzalez (EHU). Doktoretza bukatu ondoren elikagaien analisian espezializatutako enpresa batean egin zuen lan. Gero Leideneko (Herbehereak) unibertsitatean egin zuen doktoretza ondokoa. Hainbat urtez Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea izan ondoren, Arte Ederretako Fakultateko Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko graduan irakasten du orain. Fakultate horretan kultura ondasunak aztertzen ditu eta nire ikerkuntza‐lerro nagusia olio‐pintura garaikideek pairatzen duten degradazioen azterketan oinarritzen da.
Ikertzailea eta irakaslea izateaz gain, zientziaren dibulgazioan aritzen da. Horretarako, hainbat aldizkari eta web orrialdetan idazten du: Zientzia Kaiera, Cuaderno de Cultura Cientifica, Jot Down, Principia, etab. 2020. urtean Por qua los girasoles se marchitan liburua argitaratu zuen. Bestetik, hainbat irratsaioen kolaboratzailea da: Norteko Ferrokarrila eta Faktoria (Euskadi Irratia), La Mecanica del Caracol (Radio Euskadi), etab.
Ordiziako hitzaldiaren nondik norakoa ondorengoa da: “Olio‐pintura entzutean, argi daukagu olioa osagaien artean dela. Baina, edozein olio erabili daiteke margotzeko? Eta, olioa gardena eta horixka ba, zer da margoari nahi dugun kolorea ematen diona? Hitzaldi honetan, margolarien paletaren atzean dagoen kimika aztertuko dugu. Alde batetik, pigmentuak izango ditugu hizpide: landare edota animalietatik lortuak, mineraletatik erauziak edota sintetizatuak. Bestetik, olio‐pintura egiteko erabiltzen diren olioek izan behar dituzten ezaugarriak ikusiko ditugu. Azkenik, denborarekin pintura mota honek izan ditzakeen aldaketa kimikoak eta horien ondorioak aztertuko ditugu”.
Urriak 24: Asier Gomez Olivenciak Neandertalak: Euskal Herriko lehenengo biztanleak. Teknika eta aurkikuntza berriak gaia izango du hizpide. Aztarnategiak dira Asier Gomez Olivencia (Barakaldo, Bizkaia, 1979) paleontologo eta giza eboluzioan espezializatutako doktorearen bulegoa. Museoetako fosilak eta Atapuercako (Espainia) aztarnategiak ikertuz, neandertalen arrastoari tiraka ibili da; historiako lehen hilketari buruzko ikerketan parte hartu du, baita neandertalen hilobien aurkikuntzan ere. Gainera, DNA nuklearraren bitartez neandertalen informazio gehiago lortzeko lanean ari da, fosilak erabili gabe.
Giza Paleontologian doktorea (2009) Burgosko Unibertsitatean (Espainia), giza eskeleto postkranialaren bilakaera aztertuz. Gaur egun, UPV/EHUko Geologia Sailean lan egiten du. Cambridgeko Unibertsitateko (Erresuma Batua) Antropologia Biologikoko Departamentuan eta Marie Curie Research Fellow doktorego‐ondoko ikertzaile gisa eta Muséum National d’Histoire naturelle (Frantzia) Historiaurreko Departamentuko ikerketa‐esperientzia.
Urriak 20-azaroak 2: 24 emakume, zientzia, artea eta letretan kale erakusketa, Nikolas Lekuona plazan.













