Edukiontzi horian bildutako ontzien kalitatea hobetzeko kanpaina
Sasieta Mankomunitateak 'Ontziak ondo bereiztu. Kalitaterik gabe ez dago birziklatzerik' lelopean, 32.000 diptiko banatu ditu Goierriko etxeetan.
Sasieta Mankomunitateak kanpaina berezi bat abiarazi du edukiontzian edo kubo horian bildutako ontzien kalitatea hobetzeko helburuarekin. Ontziak ondo bereiztu. Kalitaterik gabe ez dago birziklatzerik lelopean, mankomunitatea osatzen duten udalerrietako etxebizitzetan 32.000 diptiko banatuko dituzte. Diptikoak, oso modu grafikoan, azaltzen du kubo edo edukiontzi horian zer sartu daitekeen eta zer ez.
Sasietak azpimarratu nahi izan du “plastiko guztiak ez doazela horira” eta horia “ontzientzat” dela, ez “plastikoentzat”. Ontziak bota aurretik erabat hustu behar direla ere gogorarazi du.
Horrekin batera, edukiontzi hori jakin batzuen banakako kontrol eta jarraipen kanpaina egingo duela nabarmendu du Sasietak; “izan ere, nahastutako zabor poltsak ere antzematen hasi dira, orain arte ez bezala. Kanpaina horretan arau-hausleei isunak jarriko zaizkie”.













