Legazpin 2.383,03 euro bildu ditu Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak
Urriaren 3an egin zuten diru bilketa hainbat boluntariok. Diru hori ikerketa onkologikora eta elkarteak eskaintzen dituen doako zerbitzuak bermatzea bideratuko da.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak legazpiarren “eskuzabaltasuna” eskertu nahi du, joan den urriak 3an, Legazpin azoka eguna zela baliatuz hainbat gunetan egindako diru bilketan 2.383,03 euro zenbatu zirelako. Aldi berean, eskerrak eman nahi dizkie urteroko diru bilketa horretan parte hartu ziren pertsona guztiei.
Hilaren lehen ostiralean egindako diru bilketa egunak honako helburu hau zuen: “Gizarte osoak minbizia duten pertsonei babesa ematea; ikertzaile, osasun langile, boluntario, psikologo eta gizarte langileekin konpromisoa hartzea; eta ikerketa onkologikorako dirua biltzen laguntzea”. Legazpin egindako diru bilketarekin, herritarrei gogorarazi nahi zaie “elkartea hor dagoela, eta pazienteei eta senideei laguntzeko lanean jarraitzen duela”.
Legazpin bildutako diruarrekin “ikerketa onkologikoarekin lotutako proiektuen finantzazioa, paziente eta hauen senideak artatzeko programa eta gaixotasunaren prebentziorako eta detekzio goiztiarreko kanpainen jarraipena bermatzen da”. Era berean, elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuen doakotasuna mantentzeko ere “ezinbestekoa” da. Gainera, jardun guzti honek ahalbideratuko du elkarteak helburu duen minbiziaren %70eko biziraupena lortzen.













