Legorretako joskintza tailerrean izena emateko epea zabalik
Ana Rosa Agirrek eta Ana Belen Marcosek emango duten ikastaroa azaroaren 4an hasiko da eta asteartero eskainiko da bi ordutegi ezberdinetan: 14:30etik 16:30era eta 16:30etik 18:30era.
PENTAX Image Legorretako Udaleko Kultura Sailak joskintza tailerra antolatu du. Ana Rosa Agirrek eta Ana Belen Marcosek emango duten ikastaroa azaroaren 4an hasiko da eta asteartero eskainiko da bi ordutegi ezberdinetan: 14:30etik 16:30era eta 16:30etik 18:30era.
Izena emateko epea urriaren 24an amaituko da. Plazak mugatuak izango dira, eta udalak jakinarazi duenez, eskaintzen diren plaza kopurua gainditzen bada, plazak zozketa bitartez esleituko dira. Izena emateko bi modu daude: Kultur Etxean bertan edota galdetegi hau beteta.
Ikastaroaren kostua 40 eurokoa izango da eta tailerra hasi aurretik, urriaren 28an, 16:30ean bilera informatibo bat egingo da tailerraren ezaugarriak azaltzeko.













