Piñatak egiten ikasi dute Legazpiko familiek
Larunbatean ospatuko den Kulturen Arteko Eguna girotzeko ikastaroa egin zuten atzo arratsaldean, udalak eta Hotz Legazpi elkarteak antolatuta eta Karen Salgadok gidatuta.
Legazpiko Udalak eta Hotz Legazpi elkarteak antolatuta larunbat honetan ospatuko den Kulturen Arteko Eguna girotzeko, Latinoamerikan hain ezagunak diren piñata koloretsuak egin zituzten atzo arratsaldean herriko hainbat familiek, Gizarte Zentroak.
Ikastaroak parte hartzea oparoa izan zuen. Legazpiko dozena bat familiak osatu zutelako taldea. Karen Salgado irakasleak gidatuta,kolore biziko zortzi piñata handi eta txiki egin zituzten denek batera. Amaieran, izar forma zuena aukeratu zuten, eta ohiturari jarraituz, zintzilikatu egin zuten eta haurrek kolpeka apurtzen jardun zuten, begiak itxita.













