Arin auzoan errepidea moztuko dute igandean, hiru orduz
Transformadore bat aldatzeko lanak direla eta aldaketak egongo dira igandean Arinen. Goizeko 9:00etatik 12:00etara errepidea erabat itxita egongo da.
Ataungo Arin auzoan, Arinetxeberri eta Izagirre baserrien artean (GI-2120 errepidea, 58km), transformadore bat aldatzeko lanak direla eta, errepidea erabat itxita egongo da igandean, urriak 19, goizeko 9:00etatik 12:00etara, hiru orduz.
Hori dela eta, tarte horretan zehar bertatik igaro behar duenak Urkillagako bidea erabili beharko du. Lineako ohiko autobusak, berriz, Arin auzoraino iritsiko dira, eta bertan hartuko dute buelta.













