2025/10/14

Ordiziarrock

Ordiziarrock jaialdiaren doinuak

Ostegunean ‘Enarak’ dokumentala izango da, Ordiziako Herri Antzokian. Ostiralean eta larunbatean sei kontzertu izango dira pilotalekuan.

Musika

Esanezin taldeak hirugarren diskoa Ordizian aurkeztuko du larunbatean

Ianire Aranzabe altzagarraren Esanezin taldeak 'Hormetan Idazten' diskoa argitaratu berria du. Ordiziarrock musika jaialdiaren barruan, larunbatean, 20:15ean izango da kontzertua.

Mugikortasuna

G007 autobus linearen Ordiziako geraleku berria, San Bartolomen

Urriaren 20tik aurrera erabilgarri izango da Zumarraga eta Donostia elkartzen dituen G007 autobus linearentzat geraleku berria. San Bartolomeko aparkalekuan, Eroskiren ondoan egokitu dute.

Magiak asteburu oso bat hartuko du Legazpin abenduan

Eneko Gutierrez magoak antolatuta, abenduaren 12tik 14ra bitartean makina bat ikuskizun eta jarduera izango dira herri osoan, Magia Jiji-Jaja jaialdiaren aterpean. Ekitaldi nagusia Latxartegi aretoko gala izango da, abenduaren 12koa.

TXIRRINDULARITZA

Gari Ugartek datozen bi denboraldietarako sinatu du Euskaltel-Euskadirekin

Profesionaletara egin du salto, bigarren taldean bi urte eman ondoren eta aurten stagiaire gisa debutatu ondoren.

Merkataritza

Lazkao Fashion Week arrakastatsua izan da

«Esperientzia zoragarria» izan dela aitortu du Iñigo Aranburuk; eskerrak eman dizkie hurbildutakoei.

Izaro Villarreal
Antzeztaun

Etzi hasiko da Antzeztaun, hamalaugarrenez

Lau emanaldi eskainiko dira, hiru asteburuan eta bakarra urriaren 24an. Antzerkigintza gertuarazi eta formatu askotariko lanak ezohiko tokietan eskaintzea da helburua.

Izaro Villarreal
Dantza

Segura, dantzaren hiriburua

Larunbatean jokatuko da 49. Euskal Herriko dantza txapelketa Segurako Baratze pilotalekuan. Dantza giroa egun osora zabalduko da 8. Dantza Egunarekin.

Arin auzoan errepidea moztuko dute igandean, hiru orduz

Transformadore bat aldatzeko lanak direla eta aldaketak egongo dira igandean Arinen. Goizeko 9:00etatik 12:00etara errepidea erabat itxita egongo da.

Izaro Villarreal
Trafiko mozketa

Esteban Lasa kaleko lanek trafikoan aldaketak eragingo dituzte

Esteban Lasa kaletik Andre Mari kalera ezingo da igaro urriaren 24ra arte.

ANTZERKIA

Hika Teatro taldeak 'Zorretan' lana taularatuko du Latxartegin ostiralean

Antzezlanak Donostia Antzerki Saria 2025 jaso zuen udaberrian. Sarrerak salgai daude interneten, baina egunean bertan ere erosi ahal izango dira leihatilan.

Legorretako jolas eremuak biziberritzeko parte hartze prozesua

Lehen saioa, ostegunean izango da, urriaren 16an, 17:30ean Herri Antzokian.

Txillida Lantokira eta Langileen Etxebizitzara bisita gidatuak, igandean

Lenbur Fundazioak antolatu ditu, Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat eginez. Doan dira, baina izena eman behar da.

Legorretako 2026ko egutegirako argazkiak

Azaroaren 12ra arte dago argazkiak aurkezteko aukera. Argazkiak Legorretan ateratakoak izatea da baldintzetako bat.

Kulturartekotasuna

Ordiziako Munduko arrozen herri bazkarirako txartelak salgai

Azaroaren 8an egingo da Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Txartelak lau euro balio du, haurrenak euro bat.

1975eko udazken nahasian ezkondu ziren bi bikote

1975eko irailaren 27an Txiki eta Otaegi fusilatu zituzten eta azaroaren 20an Francisco Franco diktadorea hil zen. Gema Lizarazu-Jesus Mari Kerejeta eta Itziar Astigarraga-Patxi Lizarazu bikoteak urriaren 12an ezkondu ziren.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa