Esteban Lasa kaleko lanek trafikoan aldaketak eragingo dituzte
Esteban Lasa kaletik Andre Mari kalera ezingo da igaro urriaren 24ra arte.
Gaurtik hasita urriaren 24ra arte, Esteban Lasa kaleko urbanizazio lanak egingo direla jakinarazi du Beasaingo Udalak. Lan horiek direla eta, ezingo da ibilgailuz Esteban Lasa kaletik Andre Mari kalera igaro.
Lanek iraun bitartean, Andre Mari kalera iristeko bidea Igartetxe kaletik egin beharko da, kontrako noranzkoan zirkulatuz. Hori dela eta, herritarrei arreta berezia eskatu die ibilgailuen joan-etorrietan.
Beasaingo Udalak barkamena eskatu du lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik, eta herritarren ulermena eta lankidetza eskatu du.













