Lazkao Fashion Week arrakastatsua izan da
«Esperientzia zoragarria» izan dela aitortu du Iñigo Aranburuk; eskerrak eman dizkie hurbildutakoei.
Joan den ostiralean egindako Lazkao Fashion Week moda desfilearen partaideak, oholtzan.Lazkaoko Udala Estiloz eta modaz distira egin zuen iragan ostiralean antolaturiko Lazkao Fashion Week moda arloko topaketaren aurreneko edizioak. Jende mordo bat erakarri zuela eta arrakasta hutsa izan zela baieztatu du Iñigo Aranburu ekimenaren bultzatzaile nagusiak: «Esperientzia zoragarria izan da egun hau antolatzea. Ez nuen inondik inora espero herriak horrela erantzutea». Gaineratu du, lazkaotarren topagune izatetik urrun, Zumarragatik eta Donostiatik hurbildutakoak ere izan zirela.
Aranbururekin batera, udalerriko saltoki, diseinatzaile eta sortzaileekin lankidetzan antolatutako ekimena izan da, eta beraiek ere izan ziren eguneko protagonista nagusiak; euren saltokietako moda, osagarri, estetika eta diseinuko azken proposamenak jantzi zituzten desfilean parte hartu zuten herritarrek. Zentzu horretan, Aranburuk eskerrak eman dizkie Lazkaoko komertzioei, desfilean parte hartu zuten modeloei, udalari, antolaketan lagundu duen orori, eta nola ez, herritarrei: «Kalean ezin aurrera eginda ibili naiz azken egunotan, herritar askok gelditzen baininduten, zorionduz eta datorren urtean berriro egiteko eskatuz. Oso eskertuta nago».
Hobetzeko zenbait gako
Hala ere, aipatu du jaso dituela datorren urteko ediziorako hobeto beharreko zenbait iradokizun: batetik, azaldu du soinuan hainbat arazo izan zirela, ondo entzutea galarazten zutenak; eta, bestetik, motzegia izan zela. Datorren urterako, beraz, horiek kontuan hartuko dituela ziurtatu du.

Desfilearen une bat.Lazkaoko Udala













