Aralarrera joango dira Legazpiko mendizaleak igandean
Izadi Zaleak elkarteak antolatutako irteera da, 22 kilometroko ibilbidearekin. Bazkalondoan izango da itzulera. Gaur eman daiteke izena elkartean bertan.
Izadi Zaleak elkarteko mendizaleak, udaberrian egindako irteera batean.Izadi Zaleak Izadi Zaleak mendi elkartearen hurrengo irteera Aralarrera izango da, igande honetan. Guardetxeko aparkalekuan hasita, 22 kilometroko ibilbidea prestatu dute Legazpiko mendizaleek. Goizeko 07:00etan aterata, bazkalondoan izango da itzulera. Izena eman behar da, eta gaur osteguna da horretarako eguna, elkartean bertan, 18:30etik 19:30era. Whats-app bidez ere eman daiteke izena, 943 73 11 68 zenbakian.
Aralarko Gaurdetxeko aparkalekutik abiatuko dira mendizaleak, eta Igaratzako pista hartuko dute handik mendilerroaren barrualderantz. Hasi eta berehala, 97 metroko sakonera duen Beingo Leizea izeneko sima ikusiko dute. Artzaintzaren Bidetik jarraituko dute gero, eta laster Galoko leizea, Olaz haitzuloa eta zenbait trikuharri topatuko dituzte bidean. Artzaintzaren Bidetik gora, Irumugarrietara iritsiko dira, Igaratzako zelaiak zeharkatu ondoren. Beherako bidean, GR 12arekin bat egin eta Etzantzako zelaiak eta ondoren datozen pagadiak igaro, eta asfalto gainean egin beharko dute azken kilometroa Bairaibarrera iristeko. Han bazkaldu, eta Legazpira itzuliko dira 22 kilometroko bidea egin eta 475ko desnibela gainditu eta gero.













