'Euskal Eskola Publikoaz Harro, segregazioaren kontra' topaketa Ordizian
Larunbatean goiz osoko egitaraua antolatu dute, 10:00etan hasita.
Azaroaren 30ean Urdaneta eskola publikoaren atarian egindako elkarretaratzea. Argazkia: Laida Goiburu Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak topaketa egingo du larunbatean Ordizian, Euskal Eskola Publikoaz Harro, segregazioaren kontra lelopean. Urdaneta eskolako Lehen hezkuntzako eraikinean (Intxausti plaza, 6) elkartuko dira, 10:00etan.
Parte hartzaileei ongi etorria egin ondoren, 10:15ean, Ordiziako Eskola Publikoko borroka izango dute hizpide, eta ondoren, 10:45ean, eragileen hitzartzea eta eztabaida.
11:30ean prentsaurrekoa eman ondoren, 12:00etan, segregazio mahaiari buruz jardungo dute. 13:00etan amaituko da.













