Legorretako Gazte Festak, urriaren 31n eta azaroaren 1ean
Bi eguneko egitaraua prestatu du Gazte Piku gazte asanbladak.
Legorretako gaztetxeak 21. Gazte festak ospatuko ditu urriaren 31n eta azaroaren 1ean, Gazte Pikuk antolatuta. Bi eguneko egitaraua prestatu dute:
Urriak 31, ostirala:
- 18:30. Txupinazoa eta buruhandiak.
- 19:00. Txapel/betaurreko poteoa.
- 20:30. Palestinaren aldeko elkarretaratzea.
- 21:00. Afari autogestionatua frontoian.
- 23:00. Kontzertuak: Gorroto Bala, Lehen Lerroa, Dantzall Sound+Mxk3r.
Azaroak 1, larunbata:
- 13:30. Presoen aldeko elkartasun argazkia.
- 14:30. Gazte bazkaria frontoian.
- 18:30. Ahantzi erromeria.
- 23:00. Kontzertuak. Bassagain eta DJ Adarrak.













