Ordizia Txapeldun sari nagusia aldaketekin dator
Urriaren 22an jokatuko da gazta lehiaketa. Hamar gaztandegik izango dute parte hartzeko aukera.
Kortaria gazta izan zen iaz irabazle.Loinaz Agirre. 38. Ordizia Txapeldun Sari Nagusia gazta lehiaketa jokatuko da datorren asteazkenean, urriaren 22an Ordizian, Plaza Nagusian, 10:30etik aurrera. Udalak eta Idiazabal Gazta Kofradiak elkarlanean antolatutako saria da.
Aurtengoan berritasunak badira araudian. Batetik, iraileko gazta lehiaketan irabazi duten azken hamar artzain edo gaztandegi aurkeztu ahal izango dira, “ez azken urteetan bezala azken 10 urtetako irabazleak, modu honetan partaidetza zabaltzea lortzen delarik”. Bestetik, Urrezko Gazta lortzeko puntuaketa 9ra igo dute, “azken urteotan ikusitako kalitate maila igoera ikusita”.
Beraz, aurtengo Ordizia Txapeldun Sari Nagusian parte hartu hartu dezaketen gaztandegiak ondorengoak dira:
- Zabaleta (2000). Muniain.
- Iñaki Ansola ‘Mausitxa’ (2005-2007-2009). Elgoibar.
- Ricardo Remiro (2008-2011-2013). Eulate.
- Jon Etxebarria ‘Ipiñaburu’. (2012-2015). Zeanuri.
- Joseba Insausti ‘Otatza’. (2016). Ordizia.
- Jose Luis Odriozola ‘Agerre buru’. (2017). Aia.
- Julen Arburua ‘Kortaria’. (2018-2019) Lekaroz.
- Patxi Lopez de Uralde ‘Larreako gazta’. (2003-2020). Larrea.
- Eneko Goiburu ‘Ondarre’. (2014-2021-2023). Segura.
- Eli Gorrotxategi ‘La Leze’. (2022-2024-2025). Illarduia.
Gaztak epaituko dituen epaimahaiaren burua Hika Upategiko Roberto Ruiz beasaindar sukaldaria izango da. Idiazabal Jatorri Izendapeneko Patxi Perezek eta Maria Victoria Urrestik, Rekondo jatetxeko Iñaki Arrietak eta Jakitea elkarteko Elena Navarrik, eta Eli Belauntzaran (DV) eta Aitor Buendiak (Radio Euskadi) osatuko dute epaimahaia.













