Azken orduko aldaketa ostiraleko bertso saioan
German Urteagaren ordez, Igor Elortza ariko da kantuan. Nerea Ibarzabalek, Amets Arzallusek, Alaia Martinek, June Aiestaranek eta Aitor Sarriegik osatuko dute proposamena. Sarrerak salgai daude.
Igor Elorza bertsolaria. Arrano Kulturak ostiralerako antolatu duen bertso saioan aldaketa izan da azken orduan: German Urteagaren ordez, Igor Elortza ariko da kantuan. Nerea Ibarzabalek, Amets Arzallusek, Alaia Martinek, June Aiestaranek eta Aitor Sarriegik osatuko dute proposamena. Gai jartzaile lanetan Maitane Legarreta arituko da. Usurbe Antzokian izango da, 19:00etan. Sarrerak sei euroan daude salgai antzokiko lehiatilan eta usurbe.eus webgunean.













