
Domingo Agirre eskola eta Olazabal institutua proiektu bakar batean bildu dira. Proiektu honek hezkuntza euskalduna, publikoa eta inklusiboa du helburu.

Saturnino Telleriako autobus geltokiaren ondoan dago. "Kutsu politikoko, kulturaleko eta sozialeko proiektu desberdinak" landuko dituzte bertan.

Jon Etxeberria gaur hasi da udako lanaren osteko emaitza saltzen. Hilerrira eramateko loreen eskaintzak ere arreta deitu du gaurko ferian.

Atapuercako aztarnategiko zuzendarietako batek Urretxu bisitatuko du

Lekarozko Julen Arburuak bosgarren aldiz jarraian irabazi du Ordizia Txapeldun gazta txapelketa. La Lezeko Eli Gorrotxategi sailkatu da bigarren eta Ondarreko Eneko Goiburu hirugarren.

Artzamendi enpresari esleitu dizkiote lanak 1,2 milioi eurotan. Bost hilabeteren buruan amaituta behar dute lanek.

2026ko ikerketa arkeologia arloari eskainia egongo da. Azaroaren 30era arte aurkez daitezke proposamenak.

1967an, diktadura frankista betean, Juanjo Iturriotz, Jose Iñurrita, Antton Lopez-Abu Hureira, Jesus Calvete eta Meltxor Maritxalarrek sortutako Enarak musika taldearen istorioa jaso du Beñat Iturriotzek dokumentalean.

150 autobus elektriko hornituko dizkie Herbehereetako eta Poloniako operadore nagusiei.

Eider Mendoza diputatu nagusiak ohartarazi du katak esleitzeko lanek Aralarren sartzea aurreikusten dutela, nahiz eta Espainiako Gobernuak ziurtatu Aralar inguratuz egingo dituztela.

German Urteagaren ordez, Igor Elortza ariko da kantuan. Nerea Ibarzabalek, Amets Arzallusek, Alaia Martinek, June Aiestaranek eta Aitor Sarriegik osatuko dute proposamena. Sarrerak salgai daude.

Birziklatutako musika tresnekin egindako emanaldia da.

Taldetan banatuta, landare inbaditzaileak kendu, su egurra prestatu edo udaletxeko eguzki plakak garbituko dituzte, besteren artean

Izadi Zaleak elkartean banatuko dituzte, hurrengo asteartean hasi eta azaroaren 13ra arte.

Azaroaren 15ean 10:30ean aterako da autobusa Bilbora joateko. Autobusaren eta sarreraren prezioa, 45 eurokoa da. Izena eman behar da.

Azaroaren 1ean eta 11n izango dira saioak Anduetza parketxean, 14 eta 20 urte bitarteko neskei zuzenduta.

Hitzaldia izango da gaur Zumalakarregi museoan eta Gabiriara txango geologikoa igandean. Koen Van den Driessche geologoak gidatuko ditu bi saioak.

Bilera Kultur Etxean izango da, 18:00etan. Juan Karlos Izagirre izango da bertan, eta ikasturte politikoari hasiera emango diote horrela.

Adin Etxe jubilatu elkartekoek hainbat ekintza dituzte antolatuta larunbatera bitartean , 25. urteurrena ospatzeko.