Udazkeneko auzolana larunbatean, Itsason
Taldetan banatuta, landare inbaditzaileak kendu, su egurra prestatu edo udaletxeko eguzki plakak garbituko dituzte, besteren artean
Itsasoarrak auzolanean, artxiboko irudi batean. Hitza Itsaso herriak larunbat honetan udazkeneko auzolanean parte hartzeko deia luzatu die herritarrei. Ohi bezala, Itsasoko herrigunean elkartuko dira 14:30ean. Taldetan banatuta, landare inbaditzaileak kendu, su egurra prestatu edo udaletxeko eguzki plakak garbituko dituzte, besteren artean. Amaitzeko, 19:30ean Ostatun afaria egingo dute.
Parte hartzeko izen ematea 943 47 77 90 telefonora deituta egin behar da, edo udala@itsaso.eus helbide elektronikora idatzita. Aurrekoetan bezala, aseguruak egin eta afaria zenbat lagunentzat prestatu behar den jakiteko beharrezkoa dute izen ematea antolatzaileek. Izena emateko azken eguna, ostirala izango da.













