Dantzaleku bihurtuko da Gizarte Zentroko kafetegia larunbatean
Dantzaldia 19:00etatik 21:00etara izango da, eta bertan afaltzen geratzeko aukera izango da.
Buztintegi elkarteak eskaintzen dituen dantza klaseko irakasleen eta ikasleen ekimenez, Gizarte Zentroko kafetegia dantzaleku bihurtuko da hilean hainbat egunetan. Larunbat hau, azaroaren 1a, izango da egun horietako bat.
Dantzaleku berezi horretako dantzaldiak 19:00etatik 21:00etara izango dira, eta herritar guztiei zabalduta daude, hau da, ez da Buztintegiko bazkidea izan behar dantza egitera joateko.
Gizarte Zentroko kafetegia irekita egongo da tarte horretan, eta arratsaldeko festa giroa luzatzeko aukera emango du, afariak eskainita.













