San Ignazio eta San Martin, Legazpi Auzoetatik bilera erronden hurrengo geldialdia
Ostegunean egingo dute auzotarrekin bilera udal agintariek eta teknikariek. Hitzordua 18:00etan izango da, Buskabaso auzo elkartearen egoitzan.
San Martin auzoaTere Madinabeitia Udala herriko auzoetan zehar egiten ari den Legazpi Auzoetatik bilera errondak San Martinen eta San Ignazion egingo du hurrengo geldialdia. Etzi osteguna izango da auzotarrekin topaketa, 18:00etan, Buskabaso elkartearen egoitzaren aurrean.
Udal ordezkariekin eta teknikariekin elkartu ondoren, ibilaldi bat egingo dute auzoetan zehar, hiri ingurunearen hobekuntzarekin, mugikortasunarekin, espazio publikoekin eta tokiko intereseko beste gai batzuekin lotutako hainbat gai jorratzeko. Ibilaldia amaitzean, mokadutxo bat eskainiko dute Buskabason, bisitaldian ikusitako gaiei buruz hitz egiten jarraitzeko.













