Ane Odriozolak asteazkenean aurkeztuko du Legazpin bere lan berria
'Al subir la marea' du izenburua, eta salgai dago dagoeneko. Kostaldean kokatu du oraingoan istorioa, XVI. mendean.
Ane Odriozola, bere azken liburuarekin.Josu Altzelai Ane Odriozola idazle legazpiarrak Al subir la marea liburua aurkeztuko du asteazkenean, 19:00etan Latxartegi aretoan. Aurkezpenean Josema Azpeitia kazetaria izango du ondoan azken aldietan bezala, eta Ibai Olano semeak eta Lara Odriozola koinatak ere parte hartuko dute.
Bosgarren eleberria du Odriozolak. Oraingoan. XVI. mendeko Gipuzkoako kostaldean kokatu du istorioa, eta intrigak, traizioak eta mendekuak dira istorio horren ardatzak. Zarautz da guztiaren abiapuntua, 1568. urtean, eta Irigoyen familiaren legatua eta dena hankaz gora jarriko duen emakume gazte bat, protagonistak.
Gibolako trilogiarekin abiatu zuen idazle ibilbidea idazle legazpiarrak, eta Circuo Rojorekin kaleratu zituen hiru liburu haien ondotik, El valle del hierro kaleratu zuen iazko negu amaieran, Planeta argitaletxearen NdeNovela zigiluarekin. Dagoeneko salgai dagoen Al subir la marea bigarren lankidetza izango da NdeNovelarekin.













