Patxi Otaegi, Legazpiko Bake Epaile beste lau urterako
Udalbatzak aho batez onartu du izendapena. Otaegi 2005etik dago karguan, Cesareo de la Presari erreleboa hartu eta gero.
Legazpiko Udaleko urriko udalbatzak aho batez onartu ondoren, Patxi Otaegi Garmendia ( Legazpi, 1957) izango da beste lau urtez herriko Bake Epailea. Kargu hau 2005etik betetzen du Otaegik. Orduan hartu zion erreleboa urte luzez jardun zuen Cesareo de la Presari.
Bake epailearena lau urterako kargua da, eta norberak aurkeztu behar du hautagaitza. Oraingoak, Otaegik jarraitzeko asmoa agertu du, eta ez da beste hautagairik aurkeztu, horregatik ez da ordezkorik izango ere.













