Adimen desgaitasuna eta kirola hizpide, asteazkenean Legazpin
Atzegi elkarteko Ion Tapiz eta Legazpiko San Silbestre lasterketaren antolatzaileek jorratuko dituzte bi gaiak Kultur Etxean.
Legazpiko Atzegiko kideak San SIlbestre lasterketan boluntario lanak egiten.Atzegi Gure txanda da: Adimen desgaitasuna eta kirola izenburupean, hitzaldia egingo dute bihar asteazkena Legazpin, Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan. Hizlariak Atzegi elkarteko teknikari Ion Tapiz eta Legazpiko San Silbestre lasterketako antolatzaileak izango dira.
Udalak antolatu du hitzaldia.













