Ane Arizkorretak irabazi du udal egutegiko urriko saria
Mirandaola zen asmatu beharreko hitza. Herriko ostalaritzan edo merkataritzan gastatzeko 50 euro jaso ditu.
Mirandaola zen Legazpiko udal egutegian urriko lehiaketak izkutatuta zuen hitza. Hori da legazpiarren ustez herriaz harro egoteko arrazoietako bat, eta beste hamaikarekin batera, udalak egutegian jaso ditu. Urrikoa Mirandaola zen, eta guztira, 75 erantzun zuzen jaso ditu udalak. Guztien artean egindako zozketan, Ane Arizkorreta suertatu da irabazle.
Airzkorretak herriko ostalaritzan edo merkataritzan gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du, eta saria Josu Galilea zinegotziak entregatu dio.
Orain, azaroko lehiaketa dago martxan. Udalaren www.legazpi.eus webgunean parte hartu daiteke.













