Gipuzkoari buruzko bertso-hitzaldia, etzi, Zumakalarregin
Aratz Igartzabal bertsolari gabiriarrak XIX. mendeko bertsoak kantatuko ditu. Sarrera doakoa da, baina parte hartzeko izena eman behar da aurretik.
Igartzabal 'Gipuzkoa behin betiko: Lurraldea XIX. mendean' aldi baterako erakusketaren inaugurazio ekitaldianZumalakarregi Ipuscua hitzaren 1000. urteurrenaren harira sortutako Gipuzkoa behin betiko: Lurraldea XIX. mendean aldi baterako erakusketaren harira, bertso-hitzaldia antolatu dute Zumalakarregi museoan ostegun honetarako. Aratz Igartzabal, Potto bertsolari gabiriarrak XIX. mendeko Gipuzkoako bertsoak kantatuko ditu, Mikel Alberdi museoko artxibo arduradunak bertsoen testuinguru historikoari buruzko azalpenak ematen dituen bitartean. Iñaki Rezusta trikitilariak jarriko dio musika ekimenari.
Ez da Zumalakarregi museoak Igartzabalekin elkarlanean antolatzen duen lehendabiziko saioa, hain zuzen, Gipuzkoa behin betiko: Lurraldea XIX. mendean aldi baterako erakusketaren inaugurazio ekitaldian ere Juan Inazio Iztuetaren bertso batzuk abestu baitzituen gabiriarrak.
Ekitaldirako sarrera doakoa da, baina parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan.













