Legorretan 'Maspalomas' filma, Soroizen solasaldiarekin batera
Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendariak ere Legorretan izango dira larunbatean, 18:30ean. Sarrerak gaurtik daude salgai.
Asteburuan, azaroren 8an eta 9an, 18:30ean, Jose Ramon Soroiz legorretarra protagonista duen Maspalomas filma eskainiko dute Legorretako Herri Antzokian. Larunbatean gainera, filma ikusteaz gain, solasaldia izango da Joxe Ramon Soroiz aktorearekin, eta Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zuzendariekin.
Igandeko saioan pelikula proiektatuko da bakarrik.
Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, 3 euroan, goizez udaletxean eta arratsaldean liburutegian.













