'Zuloan zu?', Arantzazu ondoko haitzulo baten barrena Brinkolako saloian
Arriurdin auzo elkarteak antolatuta, Xanti Ugarte espeleologoaren dokumentala proiektatuko dute Saloian, 19:00etan.
Brinkolako Arriurdin auzo elkarteak ikasturte berriari ekin dio, eta Zuloan zu? dokumentalaren emanaldia eta solasaldia antolatu ditu ostiral honetarako, azaroak 7. Brinkolako Saloian izango da, 19:00etan.
Xanti Ugartek zuzendutako dokumentala da Zuloan zu?, eta Aloña Mendi espeleologia taldeak Arantzazuko santutegitik gertu dagoen haitzulo baten esplorazioa kontatzen du bertan. “Ustekabeko agerpen batek espeleologoak harrituko ditu, eta agerraldi honekin aurrera jarraitzeko indarra berreskuratzen dute”.
Zuloan zu? 2023an egindako lana da, eta euskaraz da, baina gaztelaniazko azpitituluak ditu.













