Etxeberrialde kalea itxita igandean, azoka dela eta
Maiatzean egin zen azkeneko bigarren eskuko azoka, Ezkion.Lide Egizala Ezkioko 2. eskuko azoka egingo da datorren igandean, azaroak 9. Aurtengoa 7. edizioa izango da. 11:00etatik 15:00etara egongo da zabalik azoka Etxeberrialde kalean, Topa ostatuaren alboan. Ezkioko Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, ondorioz, Etxeberrialde kalea itxita egongo da azokak irauten duen bitartean.













