2025/11/6

San Martin

Lehertu du festak Ataunen

San Martin auzoko jai nagusiak ospatzen ari dira, eta asteartera arte iraungo du festa giroak.

Izaro Villarreal
Sutea

Bigarren sutea aste berean Beasainen, Oriamendi kalean

Suhiltzaileek berehala itzali dute sua. Oriamendi kaleko lokal batean izan da gertaera.

Ornitologia

Hil berri den Jose Maria Faus ornitologoa gogoratu du Landarlanek

Azaroaren 1ean hil zen Ordizian Jose Mari Faus ornitologoa eta Aranzadi Zientzia elkarteko kide izandakoa.

Azpiegiturak

Botika Etxea ataundarren elkargune izatetik hurbilago

Gizarte eta kultur zentro izateko azken fasean sartu da. Herriko premiei erantzutea, elkargune izatea eta plazari bizia ematea dira helburuak. Taberna, erabilera anitzeko gela, liburutegia eta ikasgela egokituko dira, oraingoz.

Izaro Villarreal
Mendia

Mendi eta abentura astea, hasteko prest

Lau ikus-entzunezkok, mendi irteerak eta erakusketak osatuko dute egitaraua. Mendia, eskalada, espeleologia eta eskia dira ardatz, bideo emanaldietan.

Odolki lehiaketa

Etzi ospatuko da Beasaingo Odolkiaren 40. Lehiaketa

Odolkia izango da protagonista zapore eta tradizioaren festan. Epaimahaia Jakitea elkarteko kideek osatuko dute. Egun osoko egitaraua izango da larunbatekoa, artisauen azokarekin eta bestelako ekitaldiekin.

Ostalaritza

Mirandaola jatetxea irekita dago gaurtik

Janari tradizionala eskainiko dute, eta asteburuetarako menu bereziak prestatuko dituzte. Ostiralero pintxo-potea ere egingo dute.

Eskalada

Han behetik Txindoki ikusten da

Iker Uranga eskalatzaileak bere ondoez fisikoak eta erorialdiak gainditzeko egindako bidea kontatzen du ‘Izarren zaunka’ filmak, Mikel Saez de Urabainek sortutako bidean bi lagunek konpartitutako eskalada egun bat oinarrian dela. Mendi Filmen emango dute.

Ramon Olasagasti. BERRIA
elikagai bilketa

Elikagai bilketa, Ordiziako udaletxeko arkupeetan

Larunbatean, 11:00etatik 13:00etara bitartean, Gipuzkoako Elikagai Bankurako elikagai bilketa egingo dute Ordizian ere.

BERTSOLARITZA

1646an Zaldibian epaitutako emakumeei buruzko gertaera 'Hitzetik Hortzera'-n

Mikel Urteaga eta Alaitz Sarasola elkarrizketatu dituzte duela ia 400 urte Zaldibian egin zen epaiketari buruz hitz egiteko. Lehenak artxibo lana egin zuen, bigarrenak bertso-sorta jarri.

I. Gurrutxaga
Musika

Galder Izagirre Ordizian eta Lazkaon hiru eguneko tartean

Ordiziako D’Elikatuzen kontzertua egingo du bihar, eta Lazkaoko Gerriko Txokoan 'Hitz&Musik' zikloan parte hartuko du astelehenean.

Landa eremuko bideen konponketa errazteko, ordenantza aldatu du Legazpiko Udalak

Udalak materiala jarriko du aurrerantzean, eta bideak auzolanean konpondu beharko dituzte jabeek eta erabiltzaileek.

Gautxoriak hurbiletik ezagutzeko aukera, larunbatean Anduetzan

Larunbatean, 18:30ean hasiko da saio. Nerea Pagaldai biologoak gidatuko du. Aurrez izena ematea beharrezkoa da parte hartu ahal izateko.

Literatura

Ane Odriozolak aurkeztu du bere azken lana

Latxartegi aretoan egin zuen 'Al subir la marea' nobelaren aurkezpena atzo arratsaldean. Idazle legazpiarraren bosgarren eleberria da.

Harrera elkartea aurkeztuko dute gaur Legazpin

Elkartearen eta '5.000 baietz' bazkidetza kanpainaren berri emango dute.

II. Sukatloia

II. Sukatloian, dagoeneko 20 bikotetik gora

Apirilaren 11n jokatuko da Ordizian, kuadrilla arteko bikotekako bizikleta-korrika erronka. 40 urtetik gorakoen kasuan baldintza aldatu dute.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa