Lehertu du festak Ataunen
San Martin auzoko jai nagusiak ospatzen ari dira, eta asteartera arte iraungo du festa giroak.
Joxemiel Barandiaran herri eskolako LH6ko ikasleek irakurri dute pregoia. Izaro Villarreal San Martin jaiak hemen dira, eta dagoeneko festan da Ataun. Eguraldi makurrak ezin izan du etxeko txikienen jaietarako ilusioa zapuztu. 16:30ean puntuan, udaletxeko goiko balkoi luzetik pregoia bota dute Joxemiel Barandiaran herri eskolako LH6ko ikasleek. Bertsoak kantatu, udal ordezkariak suziria piztu eta lehertu orduko egin du eztanda festak. Goxokiak ere bota dituzte, eta buruhandiak atera dira jarraian, festa giroa auzora zabalduta.
Patata Tortilla lehiaketarekin jarraituko du festak, eta bertan egindakoekin zein etxetik ekarritakoekin afalduko dute plazan egokitu duten karpan. Pancho Balbuenak alaituko du gaua, bukatzeko. Bihar, bestetik, kuadrilla eguna dute, eta etzi ume zein mozorrotuen eguna. Igandean, berriz, ohiko Mondeju Lehiaketa jokatuko da, eta asteartean ospatuko dute patroiaren eguna: San Martin.
Artzain txakur lehiaketa bertan behera
Ataungo Udalak jakinarazi du astearterako aurreikusita zegoen artzain txakur lehiaketa bertan behera gelditu dela Dermatosi Nodular Kutsakorra kontrolpean mantentzeko helburuarekin Eusko Jaurlaritzak hartutako neurrien ondorioz.
EGITARAUA
Bihar, osteguna
16:30: Txupinazoa, buruhandiak eta txokolatada.
18:30: Patata tortilla lehiaketa.
21:00: Afaria karpan.
22:00: Pancho Balbuena.
Ostirala, kuadrilla eguna
13:00: Karropoteoa.
14:30: Bazkaria.
16:00: Umeentzako puzgarriak.
18:30: DJ Lizarrusti auzoan.
21:00: Afari autogestionatua.
23:00: Alarma Morea, Baden Giro eta DJ Ebapo.
Larunbata, mozorro eguna
11:00: Umeen toka txapelketa Aizkoaten.
12:30: Etxarriko erraldoiekin kalejira.
12:30: Helduen toka txapelketa Aizkoaten.
14:00: Umeen bazkaria.
15:00: Lizarrustiko launek eta DJ Narrubi.
Ondoren, umeentzako merienda.
16:00: Mus txapelketa Aizkoaten.
18:00: Mozorro juntadizoa.
19:00: Sagardo dastaketa.
21:30: Afari autogestionatua.
23:30: Bulkada, Laket eta DJ Tintz.
Igandea
11:30: Sortzaile eta artisau azoka plazan.
12:30: Ataungo XIV. Mondeju Lehiaketa.
12:30: Kantu poteoa.
17:30: Otsoak dantza taldearen ikuskizuna.
Astelehena
11:30: Umeentzako futbolin txapelketa eta txikien txokoa.
17:00: Umeen olinpiadak.
Asteartea, San Martin
16:30: Umeentzako bizikleta eta moto ginkana.













