Aimar Etxeberria eta Zuhaitz Letamendia txapeldun
Oiangu pilota elkarteko pilotariek Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako 2. mailako finala irabazi dute.
Oiangu pilota elkarteko Aimar Etxeberria Garmendia-Zuhaitz Letamendia Esnaola bikoteak, ezker hormako Kluben arteko Gipuzkoako txapelketako larruzko paletako 2. mailako finala irabazi zuen asteburuan.
EPLE taldeko Adur Etxezarreta Goikoetxea-Yorel Martinez Garcia bikoteari 35-26 irabazi zioten. Ordiziako Beti Alai pilotalekuan jokatu ziren finalak.
Beste bi final
Beste bi final gehiago ere jokatu ziren Ordizian.
- 1. maila: Errepala 3 (Beñat Ibarguren Telleria-Julen San Miguel Ugarte) 31 / Errepala 2 (Aitor Brosa Jimenez-Xabier Ibargarai Iribarren) 35.
- 3. maila: Txost (Joseba Azpiroz Iriarte-Andoni Flores Retegi) 25 / Zumaia 1 (Telmo Carballo Arano-Aritz Garikano Mora) 35.













