Herriko musika Legazpiko Gaztetxearen kontzertu denboraldia hasteko
The Keller’s, John Dealer & The Coconuts, Wayside eta Chegebanda taldeek joko dute bihar larunbata, lehenengo biak 19:30ean, eta beste biak 23:30ean. Sarrera doan da.
The Kellers, bihar Gaztetxean joko duen taldeetako bat.Tere Madinabeitia Legazpiko Gaztetxeak herrian bertan egindako musikarekin hasiko du kontzertuen ikasturtea aste honetan bertan. Bihar larunbata, The Keller’s eta John Dealer & The Coconuts taldeek joko egingo dute bertan 19:30etik aurrera, eta 23:30ean Wayside eta Chegebanda taldeen txanda izango da. Sarrera borondatea izango da.
Bestalde, gaur, ostiralero bezala, pintxo-potea egingo dute 19:00etan hasita. Gaztetxea 18:00etan irekiko dute.













