Ordiziako Mendizaleak, Urbasa eta Andia mendilerrora
Igandean, 07:30ean abiatuko da autobusa tren geltokitik. Izena eman behar da.
Ordiziako mendizaleak. Ordiziako Mendizaleak elkarteko mendizaleek Urbasa eta Andia mendilerroen arteko bidea egingo dute igandean. Urbasan hasi eta Lizarragan amaituko du ibilaldia, aurretik Urbasako baso sorgindua eta Santa Marina, Baiza, San Adrian eta Portupekoleze tontorrak igarota.
16 kilometro inguruko ibilbidea da, gutxi gorabehera, 450 metroko desnibela duena.
Autobusaren irteera 07:30ean, tren geltokitik. Beharrezkoa da izena ematea: info@ordiziakomendizaleak.eus.













