Arama, herria txikia bai, baina eskasa ez
San Martin jaiak ospatzen ari dira aramarrak, asteburu honetan. Adin askotako herritarren artean, herri kirolak egin dituzte gaur arratsaldean.
Aramako San Martin jaien barruan, herri kirol erakustaldia egin dute gaur arratsaldean, Loitza pilotalekuan. Belaunaldi arteko benetako erakustaldia izna da. Haurrak, neska-mutikoak, gazteak eta gurasoak taldeetan tartekatuta, jaia ospatzeko beste modu bat badela erakutsi dute: sanoa, jolasekoa eta xumea. Azaroko festak izaki kamiseta arinak egiteko gordinegi denez, jertseak diseinatu dituzte aramarrek. Eta lepoko zapiak, Lazkao Txikiren esapide arrazoitsua herriaren ikur bihurtuta: “Arama, txikia bai, eskasa ez”.
Bospasei laguneko sei talde osatu dituzte, 25-30 lagun guztira, eta sei kiroletan aritu dira: koskol biltzen, zaku karreran, korrika, eskuarearekin lokotsak biltzen (beste inon orain arte ikusi gabea), arrautza eramaten…













