
Pilotari ataundarrak B Serieko 4 t'erdiko txapelketa irabazi du, Unai Amianoren aurka 22 eta 15, Irungo Urantzu pilotalekuan.

San Martin jaiak ospatzen ari dira aramarrak, asteburu honetan. Adin askotako herritarren artean, herri kirolak egin dituzte gaur arratsaldean.

Zazpi herrialdetako komunitate-ordezkarik prestatu dituzte Ordizian Kulturen Arteko IX. Topaketako festa-eguneko bazkariko errezetak. Parte-hartzeaz gain, etorkinek herrian ahotsa eta protagonismoa har dezaten lortu nahi du ekimenak.

Hamabigarren urtez jarraian, Beasaingo odolkigileak irabazi du 40. Dastatze Lehiaketa. Zortzi odolkigilek parte hartu dute, goierritarrak hiru.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak antolatuta, lehenengo martxa izan da. Zumarragan ordezkaritza zabaldu du elkarteak, minbizia dutenei eta familiartekoei laguntza emateko.