Gaztaina erreen festa
Atzo iluntzean, usadiozko gaztaina erre jana egin zuten Araman. Gaur amaituko dituzte San Martin jaiak.
Azaroaren 10a, San Martin bezpera, gaztaina erreak jateko eguna izaten da Araman, eta atzo iluntzean ere horrelaxe egin zuten Aramako plazako karparen babesean, Larrañaga eta Intsausti trikitilarien doinuen laguntzaz, elkartu ziren aramarrek eta goierritarrek.
Loitza pilotalekuko plazan lau danbolinetan erre zituzten, azaroaren 6an jai giroan koskatutako gaztainak.
Gaur, San Martin eguna
Gaur amaituko dituzte jaiak Araman, San Martin egunean. 12:00etan hamaiketakoa egingo dute Arrikutz elkartean eta ondoren, 13:30ean, toka txapelketa jokatuko dute.
Iluntzean, berriz, patata tortilla lehiaketa eta festa amaierako su artifizialak izango dituzte.












