Peru Muñagorri, Igor Olazabal eta Mari Jose Aldasoro irabazle Aramako toka txapelketan
San Martin jaietako toka txapelketa jokatu da gaur eguerdian Araman. Hiru maila izan dira: haurrena, 60 urte artekoena eta 60 urtetik gorakoena.
Mari Jose Aldasoro eta Igor Olazabal, saria jasotzen.Aramako Udala. Arrikutz elkartean egindako hamaiketakoarekin indarrak hartu eta toka txapelketa jokatu da gaur eguerdian Araman, San Martin jaietako azken egunean. Haurren txapelketa Peru Muñagorrik irabazi du. 60 urtetik beherakoena Igor Olazabalek eta 60 urtetik gorakoena, Mari Jose Aldasorok.
Jaiak amaitzeko, patata tortilla lehiaketa (19:00) eta su artifizialak (21:00) izango dira.












