Udazkeneko bertsolari jaialdia Legazpin, ostiralean
Bertso Olariak bertso eskolak Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Eneritz Artetxe eta Maialen Lujanbio gonbidatu ditu. Nerea Elustondo izango da gai jartzailea.
Maialen Lujanbio ekainean ere izan zen Legazpin Bertso Olariek gonbidatua, orduan 'RR_6 eRRe(AH)ala' ikuskizunarekin.Tere Madinabeitia Legazpiko Bertso Olariak bertso eskolak urtero udazkenean antolatzen duen bertsolari jaialdia ostiral honetan, hilak 14, izango da. Latxartegi aretoan izango dute hitzordua bertsozaleek, 19:00etan. Ekitaldi hau Azaroan Musika zikloaren barruan kokatzen da.
Aurtengo jaialdia berezia izango da, 25. urteurrena ospatzen duelako Bertso Olariak eskolak. Okasiorako, goi mailako kartela osatu dute et Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Eneritz Artetxe eta Maialen Lujanbio gonbidatu dituzte. Nerea Elustondo gai jartzailearen aginduetara egingo dute bertsotan.
Sarrerak 10 eurokoak dira, eta gazteek 5 euro ordaindu beharko dute. Saio hasi baino ordu erdi lehenago jarriko dira salgai, leihatilan.












